Jaurlaritza 50 bat euskal herritarrekin harremanetan dago Euskadira itzultzen saiatzeko

Eusko Jaurlaritza 50 bat euskal herritarrekin harremanetan dago Perutik, Filipinetatik eta Maltatik Euskadira itzultzen saiatzeko.

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak gaur jakinarazi duenez, hainbat herrialdetan harrapatuta geratu diren berrogeita hamar bat euskal herritarrekin harremanetan dago, batez ere Perun, Filipinetan eta Maltan, Covid 19 krisiaren ondorioz herrialde askok mugak itxi ostean.


Marian Elorzak azaldu duen bezala, Eusko Jaurlaritza jakitun da egoera horrek sortzen duen larritasun- eta antsietate-sentsazioaz, eta pertsona horien eta gaian eskumena duten enbaxada eta kontsulatuen arteko zubi-lana erraztu nahi du.


Ildo horretan, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak Eusko Jaurlaritzak kanpoan dituen ordezkaritza guztiak aktibatu ditu, krisi global honek harrapatuta dituen pertsona guztiei laguntza eman diezaieten.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MarianElorza #Peru #Filipinak #Malta

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude