Jaurlaritzak azaldu du zer neurri hartuko dituen Euskadik deseskaladaren 1. fasean

Arantxa Tapiak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadik astelehenean abiatuko den deseskalatzearen lehen fasean hartuko dituen neurriak.

Osasun Sailburu Nekane Murgak eta Garapen Ekonomikoko Sailburu Arantxa Tapiak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadik astelehenean abiatuko den deseskalatzearen lehen fasean hartuko dituen neurriak. Denak ere, osasun publikoa bermatuz normaltasunera mailaka itzultzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen trantsizio sanitario, sozial eta ekonomikorako Bizi Berri Planaren baitan. Iñigo Urkullu Lehendakariak berak atzo Legebiltzarrean iragarri bezala, fase honetara igaro ahal izan da Euskadik bai epidemiologikoki bai osasun arreta-ahalmenari dagokionez, normaltasunera bueltatzeko bidean aurrera egiteko baldintza guztiak betetzen dituelako; beti ere, osasun publikoa bermatuz eta, hortaz, norbanako nahiz taldeko konpromisoari eutsiz. Bi sailburuek maiatzaren 11tik 24ra bitartean Euskadin pandemiak izango duen bilakaera positiboa mantentzearen zain dauden neurri nagusiak azaldu dituzte (erantsitako pdf fitxategia). Bestalde, Nekane Murga sailburuak iragarri du, Osasun Sailak eta Osakidetzak hasitako ohiko asistentzia-jardueraren errekuperazio-prozesuaren testuinguruan, astelehenetik aurrera, COVID ez diren eremuetan ospitaleratutako pazienteak pertsona baten bisita jasotzen hasi ahal izango direla. Hala ere, ez da gauza orokorra izango. Bisita jasotzeko aukera banaka baloratuko da.


EGINDAKO PROBAK Euskadin guztira, 127.694 PCR eta 74.796 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 9.446 proba egin ziren. BAIEZTATUTAKO KASUAK Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.553 da, eta horietatik 79,7% berreskuratuta edo alta emanda daude. - Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 53 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 10 positibo dira Araban, 34 Bizkaian eta 9 Gipuzkoan.

- "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 343 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA Orain arte, 1.403 heriotza izan dira orotara, horietatik 13 atzo erregistratuta. Horrez gain, 477 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 401 solairuko geletan eta 76 ZIUn.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #ArantxaTapia #NekaneMurga #Ekonomia #Gizartea #Deseskalatzea #PCR #IñigoUrkullu #Legebiltzarra

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude