Jaurlaritzak eskatu du Euskadi osoak aurrera egin dezala 3. Fasera

Aurrera pauso hau Lehendakariak gidatutako “BIZI BERRI” planaren arabera egiteko proposamena bideratu dute.

Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali zion atzo Osasun Ministerioari, Euskadik, oro har, deskonfinamenduaren "hirugarren fasera" aurrera egin dezan, Iñigo Urkullu Lehendakaria bera buru duen "Bizi Berri" planaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, "Euskadik baldintza guztiak betetzen ditu, bai asistentziaren aldetik, bai epidemiologiaren aldetik", eta, horregatik, fasez pasatzea eskatu du, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.


Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta Gallartako Meatzaldea Ekoetxean egin den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Osasun eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuek proposamenaren edukia azaldu dute.


EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA ETA ASISTENTZIALA


Alde batetik, Nekane Murga sailburuak esan du ez dagoela aldaketarik asistentzia-gaitasunean, aurreko aldietan azaldutakoarekin alderatuta: "Euskadik pandemiaren unerik zailenean erakutsi du gai dela ospitaleko tentsioa bere gain hartzeko sareko lanari esker".


Bilakaera epidemiologikoari dagokionez, sailburuak adierazi du kasu berrien kopuruak behera egin duela, eta, pandemiarako Zaintza eta Kontrol Planari esker, kasu horien eta haien kontaktuen kudeaketa lasaia ahalbidetzen duela. Gainera, pandemiaren bilakaera ona ulertzeko beste parametro batzuk zehaztu ditu:


- Maiatzaren 30era arte, Euskadik 93.207 PCR test egin ditu milioi biztanleko, Estatuko buruan eta Europako batez bestekoaren gainetik.


- Oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, Euskadi eta haren hiru lurralde historikoak bataren azpitik daude.


- Hautemandako kaos berriei dagokienez, beherakada etengabea izan da: maiatzaren hasieratik hilaren amaierara arte% 80 baino gehiago jaitsi dira.


FASERA IGAROTZEKO NEURRIAK


Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza alde biko lanean ari da 2. fasetik 3. faserako bilakaeran. Estatuak lurralde guztietarako ezarriko dituen behin betiko baldintzak oraindik ezagutzen ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak, sail bakoitzak egindako plangintza xehatuaren arabera, proposamen bat helarazi dio Espainiako Gobernuari, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.


Eusko Jaurlaritzak deseskaladaren 3. fasean sartzeko proposatutako eta oraindik berresteko dauden neurriak:


1. Mugikortasuna eta ordu-tarteak

2. Mugigarritasun mugagabea EAEko lurralde historikoen artean.

3. Autonomia erkidego ezberdinetako mugakide diren lurraldeen eta probintzien arteko mugikortasuna, baldin eta fase berean badaude.

4. Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea.

5. Mugikortasuna Euroeskualdean (Euskadi-Akitania-Nafarroa)


2. Garraioa

% 100eko maiztasunak eta edukierak garraio publikoaren modalitate guztietan, nahitaezko maskararen erabilerarekin eta ausazko tenperatura kontrolak geltoki itxietan.


3. Ostalaritza, Turismoa, Elkarteak eta Merkataritza

4. Saltoki, denda eta merkataritza-guneetako edukiera% 60ra handitzea, eremu komunak eta jolas-espazioak barne.

5. Tabernak, jatetxeak eta elkarte gastronomikoak: edukiera-mugarik gabe, 2 metroko distantziarekin barruko eta terrazetako mahaien artean.

6. Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez 2 metroko tartea utzita bezeroen edo bezero-taldeen artean.

7. Hotel eta ostatu turistikoak:% 50eko edukiera eremu komunetan

8. Naturako turismoa eta mendi-ibiliak, gehienez 30 pertsonako taldeentzat.


4. Kultura-jarduerak, kirola eta aisialdia

5. Liburutegiak: % 50eko edukierarekin. Mailegurako eta irakurketarako

6. Zinema, antzoki, hitzaldi-areto eta auditorioak, aurrez ezarritako besaulkiarekin eta edukiera % 50ean.

7. Hitzaldiak eta jardunaldiak leku itxietan, % 50eko edukierarekin, gehienez 80 pertsona.

8. Gune irekietako ekitaldiak eta ikuskizunak: % 50eko edukiera, gehienez ere 1.000 lagun, eserita eta 2 metroko distantziarekin.

9. Goi mailako arrauna eta pilota: entrenamenduen hasiera.


5. Udalekuak


Haur eta gazteei zuzendutako eguneko aisialdiko jarduerak: % 50eko edukiera eta gehienez 80 lagun barruko espazioetan eta % 50eko edukiera eta gehienez 200 pertsona espazio irekietan (monitoreak barne).


Jarduerak gehienez 12 pertsonako taldeetan antolatuko dira, begiraleak barne.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #ArantxaTapia #NekaneMurga #Deseskalatzea #HirugarrenFasea #IñigoUrkullu #Lehendakaria #BiziBerri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude