Jaurlaritzak "espetxe-politika euskal gizartearen egungo errealitatera egokitzeko" eskatu du

Jaurlaritzako exekutiboak uste du "hausnarketa operatiboa" behar dela "humanizazio handiagoaren inguruan".

Lakuako Gobernuak azpimarratu duenez, premiazkoa da "humanizazio handiagoa" eta "espetxe-politika euskal gizartearen errealitatera eta erronka berrietara hobeto egokitzea". Igor Gonzalez Sola Martuteneko kartzelan hil ostean hitz egin du Eusko Jaurlaritzak. Sola ostiral honetan aurkitu dute hilda bere ziegan.


Lakuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, doluminak eman dizkie presoaren senide eta lagunei, eta horrelako gertaerek "presoen errealitatearekin lotura duten agente guztiengan hausnarketa sustatu behar dute".


"Beharrezkoa da hausnarketa operatibo bat egitea, gizatiartzeari buruz eta espetxe-politika euskal gizartearen egungo errealitatera eta erronka berrietara hobeto egokitzeari buruz", adierazi du.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #IgorGonzalezSola #Presoa #PresoPolitikoa #Espetxea #Heriotza #Martutene #Espainia #Epaitegia #Legea #Justizia #Mobilizazioak #Etxerat #Sortu #AlderdiPolitikoak #Sindikatuak #LAB #EuskalHerria #Gipuzkoa #Donostia #EuskoJaurlaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude