Jentilen lurraldean iparraren bila ekintzak jarraipena du azaroko igandeetan Barandiaran museaon

Azaroan zehar Barandiaran Museoko ateek zabalik jarraituko dute eta igandeetan Jentilen lurraldean iparraren bila ekintza egongo da martxan.

Ataungo Barandiaran Museoak azaro osoko igandeetarako ekintza ezin hobea antolatu du San Gregorio auzoan. Egoerak hala behartuta, Ataungo eta Lazkaoko herritarrei soilik zuzendutako ekintza izango da eta 11:30tatik aurrera izango da abiapuntua museoan bertan.


Joxemiel Barandiaranen eginkizunak abiapuntu hartuta, museoak antolatu duena, mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat izan da. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina izango da.


Hitzordua aurretik esan bezala, Barandiaran Museoan bertan izango da, urriaren 11, igandea, 11:30etan. Amaieran errotan eta zerrategian izango da; hau uraren bidez martxan ikusteko aukera paregabearekin.


Aurretik izena ematea ezinbestekoa da osasun egoera dela eta beharrezko diren neurriak behar bezala hartu ahal izateko eta jardueraren prezioa 3€ko da. Covid-19aren aurkako prebentzio neurriak hartuko dira jarduera burutzerako garaian. Horregatik, musukoa norberak etxetik eramateko eskaera luzatu du Barandiaran Museoak eta gutxieneko distantzia soziala nahiz gel hidroalkoholikoaren erabilera bermatzeko garrantzia norberak hartzea ere.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude