Jokin Lasak "Hamaika gezur" diskoaren aurkezpena egin du



Jokin Lasa musikari lazkaotarrak "Hamaika gezur" izeneko diskoa aurkeztu zuen atzo Ataungo Barandiaran museoan.

Zenbait kantu aurkeztu zituen Jokin Lasa musikari lazkaotarrak "Hamaika gezur" diskoaren aurkezpenean. Jokin eta Josu Irastortzak osaturiko bikotea oso ezaguna izan zen 70eko hamarkadako kantaldietan. Pantxoa eta Peio, Hibai Rekondo eta Ez Dok Amairuko kantariekin partekatu zituen Euskal Herri osoko hainbat agertoki. Atzo, Jokinen kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen eta berarekin ere hitz batzuk egin genituen. Abenduaren 22ko Nahikoa da saioan entzungai izango duzue bere elkarrizketa.

#Ataungoliburuetadisoazoka #Ataun #Ataunirratia #JoxemielBarandiaranmuseoa #JokinLasa #Lazkao #JosuIrastortza #PantxoaetaPeio #HibaiRekondo #EzDokAmairu #EuskalHerria #Musika #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude