Josu Erkoreka eta Carolina Darias bideokonferentziaz bildu ziren bart

Bi gobernuek egiteke dauden transferentzien egutegiari berrekingo diote, eta Transferentzien Batzorde Misto presentziala egingo dute.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak bilera egin zuten, bart, bideokonferentziaz, bi gobernuen arteko gai sektorial komunen agendari berriz ekiteko. Osasun-larrialdiko egoera eta alarma-egoera deklaratu zirenetik egin den lehen lan-bilera izan da; izan ere, kudeaketa partekatutako gaien inguruko negoziazioen agendak atzeratu behar izan zituzten biek.


Atzoko bileran, batez ere, Funtzio Publikoaren kudeaketarekin lotutako gaiak jorratu ziren, gai horri buruzko hurrengo Konferentzia Sektoriala egiteko. Bertan, autonomia-erkidego guztiek parte hartuko dute.


AUTOGOBERNUA


Gainera, Eusko Jaurlaritzak proposatu bezala, joan den otsailaren 20ko bileran, Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Euskadira egindako bisita instituzionalean adostutako transferentzien kronograman aurrera egiteko lanari ekitea erabaki zuten. Ildo horretan, Carolina Dariasek eta Josu Erkorekak adostu zuten lan-taldeak aktibatzea, Gernikako Estatutua osatzeko egin gabe dauden transferentzien egutegia eguneratzeko, eta Transferentzien Batzorde Misto bat egitea Euskadi 3. fasera igarotzen denean. Batzordearen bilera presentziala izango da, adostuta zeuden hiru gaiekin:


- Farmazia-produktuei buruzko legeria

- Eskola-asegurua

- Enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileen erretiro arruntaren aurreko laguntzak.


LANTALDEAK


Gaurko bileran, ministroaz eta sailburuaz gainera, honako hauek ere parte hartu dute:


- Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak:

- Sabino Torre, Araubide Juridikoaren sailburuordea.

- Andrés Zearreta, Funtzio Publikoko sailburuordea.

- Tatiana González, Kabinete zuzendaria.


- Espainiako Gobernuaren ordezkariak:

- Francisco Hernández, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkaria.

- Javier Rueda, Funtzio Publikoko idazkari nagusia.

- José Moya, Kabinete zuzendaria.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #JosuErkoreka #SabinoTorreDíez #AndrésZearretaOtazua #TatianaGonzálezSanSebastián #CarolinaDarias

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude