Josu Erkoreka lehendakariordea eta Segurtasun sailburua izango da Eusko Jaurlaritzan

Urkulluk profil politikoaren aldeko apustua egin du 11 sail izango dituen Gobernu berrian hain zuzen ere.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izango da, azken bi legegintzaldietan desagertuta zegoen kargua. Buruzagi nazionalistak, orain arte Jaurlaritzaren bozeramaile eta Autogobernu sailburu izan denak, Idoia Mendia sozialistak zuzentzen duen presidenteordetzaren kontrapisua egingo du, Iñigo Urkulluren kabinete berrian "hirugarrena" baita.


Gasteizko Gobernuak baieztatu duenez, Segurtasun Sailaren titularra ere izendatu dute. Bera izango da Estefania Beltran de Herediaren lekua hartuko duena, izan ere, joan den ostegunean EAJk jakitera eman zuenez, alderdi abertzalea Senatuan ordezkatuko du.


Guztira, zortzi sail zuzenduko ditu EAJk. Aldaketa nagusiak, aipatutakoez gain, osasunaren, hezkuntzaren eta autogobernuaren arloetan daude. Lehenengoa Gotzone Sagardui EHUko Medikuntzan lizentziaduna eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzi ohia izango da, Nekane Murgaren ordez.


Hezkuntzaren alorrean, Jokin Biladarratz senatari eta Tolosako alkate ohiak hartuko du ardura, Cristina Uriartek utzitako lekua beteko baitu. Bestalde, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren buru Olatz Garamendi izango da.


Horrela, sozialistek hiru diru-zorro eskuratuko dituzte. Besteak beste, Enplegu eta Lan Sailak Idoia Mendia izango du zuzendari. Bigarren presidenteordeak "berreraikuntzaren" legealdian garrantzitsua izango den saila hartuko du bere gain. Javier Hurtado madrildarra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua izango da, eta Iñaki Arriolak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Politika #EuskalPolitika #EuskalAlderdiak #EAJ #PNV #PSE #IñigoUrkullu #EuskoJaurlaritza #EuskoLegebiltzarra #BakartxoTejera #GernikakoZina #Gernika #Euskadi #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #JosuErkoreka #IdoiaMendia #SegurtasunSaila #Lehendakariordea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude