Julen Alonso trikitilaria izan dugu gure irratian "Bizigoza" kantuarekin



Trikitilari oriotarrak argitaratu duen singleak arrakasta handia lortu du Euskal Herrian.

Ilusio handiarekin dabil Julen urtearen amaieran argitaratuko duen disko berria grabatzen. Gaurko honetan gure irratian izan dugu bideokliparen inguruan hitz egiten eta erabat harrituta geratu gara zenbat urte daramatzan trikitiaren alboan esan digunean. Txikia zenetik bizi izan du musika eta bere bizitzan beharrezko duela ere aurreratu digu. Elkarrizketa entzungai izango duzue laster Nahibezala atalean.

#Musika #JulenAlonso #EneritzAulestia

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020