Käffka antzezlanak emanaldia eskainiko Ataungo Herri Antzokian

Euskal Herri mailan oso ezagun egitera iritsi den Käffka antzezlana izango da uztailaren 19an Ataungo Herri Antzokian.

Hurrengo ostiralean, uztailak 19 eskainiko da Ataungo Herri Antzokian Käffka antzezlanaren emanaldia. Gehitu elkartea, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen, aniztasun sexu-afektiboaren sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin. Proiektua martxan zegoen bitartean, Ortzadar LGBT elkartea gehitu zen eta hiru eragileen elkarlanetik sortu da Käffka antzezlana.


Ataunen uztailaren azken aurreko ostiralean izango dira arratsaldeko seietatik aurrera eta sarrerak salgai daude jada Ataungo Sutegi, Troskaeta, Martintxo eta Errotaundi taberna eta dendetan 5€ren truke. 2003-2007 urte bitartean jaiotako ataundar nerabeek beraien etxean jasoko dute sarrerak jasotzeko gonbidapena.

#Ataun #Ataungoudala #Gizartea #Kultura #Herriantzokia #Zinema #Antzerkia #Käffka #Gehituelkartea #Kamikazkolektiboa #OrtzadarLGBTelkartea #Sutegitaberna #Troskaetataberna #Errotaundi #Martintxo #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #2019 #2003 #2007

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude