Kafe-tertulia antolatu du Ataungo udalak euskararen egunerako

Abenduak 3 asteartean Euskararen eguna ospatuko da eta Ataunen kafe-tertulia egingo da.

Urtero legez Euskararen eguna ospatuko da abenduaren 3an eta Ataungo udalak kafe-tertulia batera deitu ditu herritarrak. Deialdiarekin batera egin dituzten galderak ondorengoak izan dira: Ataunen euskaraz bizi gara? Euskaraz bizi nahi duzu?


Asteartean 19:00etatik 20:00etara bitartean egingo da elkarretaratzea udaletxeko areto nagusian. Kafe-tertulian gaiaz sakon hitz egiteko, helduen kontzientziazioan eragiteko eta Ataunen euskaraz bizitzen jarraitzekotan, zer egin behar den. Herrian eginiko inkesten arabera, euskara jorratzen den arren, gero eta gutxiago hitz egiten den hizkuntza bat bilakatzen ari da. Animatu eta gerturatu zaitez jarduera honetara!


#Ataun #AtaungoUdala #SanMartin #KafeTertulia #Euskara #Gizartea #Herria #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri #Hizkuntzak #Gazteak #Haurrak #Helduak #Jubilatuak


ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude