Kalean da Ataun Irratiak irailetik abendura bitartean izango duen programazioa

Irailetik Abendura bitarteko programazioa kaleratu da jada eta musikaz beterik dator gainera.

Ataun Irratia mendian

Amaitzear dira abuztuko oporrak eta berriro ere egunerokotasunera itzultzea da guztion betebeharra. Beste denboraldi baterako, musika izango da Ataun Irratiak izango duen oinarri nagusia. Eguneko 24 orduetan zehar musika estilo ezberdinak entzuteko aukera izango da: Pop, dance, rock, reggae, rap... Albisteak, magazine saioak, berremanaldiak, laburpenak eta beste hainbat materialez bete da programazio berria. Hau da irailaren 1etik aurrera topatuko duzuna:


Astelehenetik-ostiralera bitarteko goizak Ioar Aizpuruaren esku izango dira. 08:00etatik 12:00etara bitartean musika aukerarik onena, bertakoa nahiz mundu zabalekoa entzuteko aukera izango duzu. Munduko zerrenda arrakastatsuenak ezagutu nahi badituzu, nazioarteko nahiz bertako artista eta talde puntakoenak entzun nahi baldin badituzu, Ioar Aizpuruaren formula entzun beharko zenuke. Behin hau amaituta, Goierriko albisterik garrantzitsuenen errepasoa ere egingo die 30 bat minutuko albistegi batean.


Arratsaldeak berriz Julen Iraolaren konpainian izango dira. 17:00etatik 21:00etara bitartean arratsaldea girotzeko musikarik onena, momentukoa nahiz edozein garaiko arrakastak entzuteko aukera izango duzu. Iluntzeko 21:00etatik aurrera berriz, egunean zehar entzuten dituzun kantuak alde batera utzi eta gainerakoei begirada bat egiteko aukera izango duzu Ioar Aizpuruarekin ordubetez 2.solairuan. Asteartetik ostiralerako gauak Zbildua saioarentzat izango dira. 02:00etatik 06:00etara bitartean jazz, blues eta beste hainbat estiloetako kantuak entzuteko aukera izango duzu.


Asteburuetan (larunbata eta igandea) dibertsioa izango da jarduera nagusia. 10:00etatik 12:00etara bitartean Ataun Irratiko saio liderrak jarraituko du goizak girotzen. Ioar Aizpuruak gidatuko du eta hainbat kolaboratzailek parte hartuko dute atal dibertigarri nahiz interesgarriak eskainiz. Larunbatetan Nahikoa da amaitu ondoren, Top ATI saioak ordubete garrantzitsua hartuko du. Aste osoan zehar webgunean jasotako botoen arabera entzuleek osatutako zerrenda errepasatuko du Ioarrek.


15:00etatik 17:00etara bitartean eguneko Nahikoa da saioa berriro osorik entzuteko aukera izango da. Goizean aukerarik izan ez baldin baduzu edo berriro entzun nahi baldin baduzu, 2 orduz zehetasunik galdu gabe errepikatzeko aukera izango duzu. Pop GO! saioa ere bueltan izango da 2.denboraldiarekin. Larunbatak Julen Iraolarenak izaten jarraituko dute eta igandeak berriz Ioar Aizpuruarekin 17:00etatik 19:00etara bitartean.


Ilusioz eta gogotsu ekingo dio Ataun Irratiak beste denboraldi bati. Jai egunek ere ez dute hutsunerik izango eta irratiko esatariek musikaz girotuko dituzte goiz, arratsalde eta gauak. Animatu eta zatoz ibilaldi berrian gurekin!


Programazioa osorik ikusi!


#Ataun #AtaunIrratia #Irratia #Musika #Programazioa #Uda #Oporrak #Pop #Dance #Rock #Reggae #Rap #Jazz #Blues #IoarAizpurua #JulenIraola #GoierrikoTxokoa #BigarrenSolairua #Zbildua #Nahikoada #TopATI #PopGO #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #EuskalHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude