Kalean da Borobileko Ertzetik jaialdiaren kartela


Maiatzaren 18an ospatuko den Borobileko Ertzetik jaialdiak izango duen kartela kalean da jada.


Maiatzaren 18arekin batera Borobileko Ertzetik jaialdia ospatuko da Elizondoko Iriarte frontoian arratsaldeko lauretatik aurrera. Prest dago jada aurtengo kartela eta antolakuntzaren esanetan ondorengo talde hauek entzuteko aukera izango dugu: Hesian, Xutik, Kaotiko, Enkore, Ze Esatek!, Bad Sound, Pleura, Trikidantz eta Skabidean & The Blackbirds.

Jaialdira joan ahal izateko sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dira eta salgai dira jada Elizondoko Intza eta Mendi nahiz Doneztebeko Titi tabernetan. Bestetik wewog webgunean ere badago aukera erosteko 20€an eta kontzertuaren egun berean 25€an.

#Musika #Kontzertua #EuskalHerria #Nafarroa #BorobilekoErtzetikjaialdia #2019 #Hesian #Xutik #Kaotiko #Enkore #ZeEsatek #BadSound #Pleura #Trikidantz #SkabideanTheBlackbirds #Elizondo #Doneztebe

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude