Kalte handiak jasan dituzte Ataungo baserri-bideetako errepideek

Ostiral iluntzeko erautsiaren ondorioz zenbait kalte jasan dituzte baserri-bideek eta nabariak izan dira herrian ere.

Azken egunetan nabaria da udaberriko eguraldia ere Ataunen, batez ere ostiralean egunean zehar izandako giro eguzkitsu eta tenperatura altuak. Horren ondoren ordea, zaparrada trumoitsuek hartu zuten herria 19:35 ingurutik aurrera ordu batzuez. Euri jasa gogorrek, zenbait txikizio eta kalte ekarri dituzte baserri-bideetan.


Ataungo udalak twitter sarearen bitartez emandako informazioaren arabera, Bordazulo eta Iturtxo bideetan izan dira arazorik handienak eta lehenengo hau jada zabalik dago brigadako langileen eta makina baten lanari esker. Udalaren arabera datozen egunetan ikusiko da zenbaterainokoak izan diren sortutako kalteak eta premiaren arabera erabakiko dute nondik hasi konponketa lanekin.

#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Bordazulo #Iturtxo #Errepidea #Kalteak #Ondamendiak #Eguraldia #Metereologia #Udaberria #Ekaitza #Euria #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Twitter #SareSozialak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude