Kartzelan sartu dute gizonezko bat bikotekide ohiari sexu-erasoa egin ostean, Durangaldean

Epaileak 49 urteko gizonezko bat espetxeratzeko agindua eman du, bikotekide ohiari sexu erasoa egiteagatik biktimaren etxean Durangaldean.


Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita.


Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa atzo arratsaldean gertatu zen biktimaren etxean, Durangaldean.


Ondoren, biktimak Ertzaintzan salatu zuen bikotekide ohi batek behartu zuela sexu-harremanak izatera.


Agenteak erasotzailearen bila hasi ziren, baita delituaren ebidentziak ere. Susmagarria Bilbon aurkitu eta atxilotu dute goizaldean.


Atxilotua eguerdian bertan jarri dute epailearen esku, Durangon, eta epaileak berehala espetxeratzeko agindu du.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude