Kasu berrien portzentajea %25a jaitsi da, atzo egindako 1.698 probatik 431 positiborekin

Atzo 52 lagun hil ziren, heriotza gehien izan den eguna; bitartean, behera darraite ingresoek eta 4.151 lagun osatu dira edo alta emanda daude.

COVID19ko 431 egiaztatutako positibo berri zenbatu da Euskadin eta hala, guztira, 9.452 lagun daude kutsatuta gurean. Atzo egindako 1.698 proben hiru laurdenak negatibo eman zuen eta soilik %25 positibo. Guztira, 24.755 proba egin dira orain arte. Tamalez, 52 pertsona hil ditu dagoeneko pandemiak, orain arteko kopururik handiena, hain zuzen ere. Guztira, 638 hildako izan ditugu Euskadin. Osatuta edo alta emanda dauden pertsonak, berriz, 4.151 dira eta, bien bitartean, ingresoen kopuruak behera darrai. Orotara, 1.559 lagun dira gure ospitaleetan: plantan160 gutxiago eta ZIUn, sei gutxiago. Lurraldeka, hauexek datuak: - ARABAn, 2.806 lagun dira kutsatutakoak, 237 ospitalean. - BIZKAIAn, 4.968 pertsona daude kutsatuta eta horietatik 1.002, ingresatuta - GIPUZKOAn, 1.678 positibo daude eta horietako 320, ospitalean.


Eusko Jaurlaritzak Adimen Artifizialaren eta I+G+b-ren eremuan garatutako zenbait ekimenen berri eman du gaur bere agerraldian Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sánchezek. Denak ere, Txinan, Singapur eta Hego Korean egindakoaren ildotik, pandemiak eragin litzakeen egoerak aurrikusi eta erantzun asistentzialik hoberena bideratzeko asmotan. Lehenik eta behin, Adimen Artifizialaren arloan mundu mailan punta-puntakoa den Sherpa euskal enpresaren eskutik, ZIUtan gerora egon litezkeen beharrak aurrikusteko gai den plataforma sortu da, zeinaren bidez kutsatuen joerak, balizko fokuak eta osasun zerbitzuentzako berebiziko garrantzia duen gisa honetako informazioa lortu, eta birusaren joerak eta ereduak antzeman litezkeen ere. Era berean, eta beti ere modu altruistan, Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM) delakoaren zientifikoek, EHU, Ikerbasque eta Osasun Saileko adituekin batera, COVID-19aren dinamikaren eredua hautemateko proiektua garatu dute, pandemiak Euskadin duen eragina deskribatuz eta gaixotasunaren infekzio-prozesuaren zein bilakaeraren ezaugarriak aztertuz.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020