Kongresurako EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak utzi du bere botoa
Goizean utzi du Joseba Agirretxea Kongresurako EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak bere botoa.

Bozketan parte hartzera deitu ditu herritarrak Joseba Agirretxeak: "Eguna ez dago oso goxoa, baina oso garrantzitsua da jendea bozkatzera etortzea, eta nik uste dut demokraziaren onerako jendeak bozkatu egin behar duela". Bestetik ere, "oso inportantea da gaur bozkatzea, emaitza edozein delarik ere, demokraziaren garaipenerako oso inportantea da" erantsi nahi izan du prentsarekin hitz egiten aritu denean.
#Hauteskundeak #HauteskundeOrokorrak #Espainia #Politika #Gizartea #Aktualitatea #EAE #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Madril #EAJ #JosebaAgirretxea #Demokrazia