Konorabirus kasu bat gehiago zenbatu zen atzo Ataunen

Osasun Sailak zabaldutako txostenaren arabera covid-19 kasu berri bat identifikatu zen atzo asteartea Ataunen.

Atzo Goierriko bailaran 24 postibo berri identifikatu ziren PCR proben bidez eta horietako bat Ataunen izan zen. Azken hilabeteetan datuak inolako mugimendurik izan gabe geldirik baziren ere, seigarren bat batu da covid-19aren positiboen zerrendara.


Ataun Irratiak iturri ofizialen bidez jakin ahal izan duenez positiboa izan den familiako kideak konfinamenduan dira momentuz. Positiboarekin kontaktua izan duten gainerako guztiek PCR probak egin arte, isolamenduan mantendu beharko dira, zalantza guztiei irtenbidea eman ahal izateko. Gauzak horrela, segurua ez bada ere, baliteke datozen egunetan positiboen kopuruak gora egitea herrian.


Ataungo Udalak, herrian ikusten diren jende pilaketak ekiditeko eskatzen jarraitzen du kaleratutako azken bandoaren ondotik. Elkarbizitzarako ere, beharrezkoa eta derrigorrezkoa da musukoaren erabilera kalera irteten garenean eta gune publikoetan ere gel hidroalkoholikoaren nahiz gutxieneko distantzia soziala mantentzen jarraitu behar dugu.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude