Kontu-kontari ibili gara Xabi Solanorekin



Xabi Solano musikariarekin izan gara asteburu honetan.

Gorka Santestebanek elkarrizketa bikaina egin zion bart Nahikobero saioan Xabi Solano musikariari. Euskal artista honek, txiki-txikia zenetik izandako hainbat pasarte zabaldu ditu Ataun irratiko uhinen bitartez. Bestalde, Esne Beltza taldearen disko berria grabatzen hasi da gaur bertan eta estilo aldaketa nabarmena izango dela aurreratu digu, hori bai, beti moduan ez diote utziko hizkuntza ezberdinak nahasteari.

Trikitiaren mundua ere okerrago ikusi duela esan du, azken urte hauetan Huntza nahiz beste hainbat erromeri talderen laguntzaz, bultzada handia jaso duela uste du Xabik. DBHko musika irakasle dugu, oso gustura dago bere ikasleekin eta gainera interes handia dago gaur egun mundu honetan.

Entzungai duzue elkarrizketa Ataun irratiaren Nahibezala atalean. Eskerrik beroemak Xabi Solanori Ataun irratiko lantalde osoaren eskutik eta laster arte.

#XabiSolano #EsneBeltza #EuskalHerria #Elkarrizketa #Huntza #GorkaSantesteban

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude