Koronabirusaren aurrean jarduteko informazio eta gomendio orokorrak eman ditu Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren aurrean jarduteko informazio eta gomendioak eman ditu.

Euskadik prest du koronabirus gaixotasunari aurre egiteko jarduketa-protokolo bat, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez. Protokolo honek ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Arreta Puntuetako (EAP) (leiho berri batean irekitzen da) profesionalak, Osakidetzako larrialdien sarea (leiho berri batean irekitzen da) eta kasu hauetarako ESI bakoitzean (leiho berri batean irekitzen da) arduradun zuzenak dituzten ospitaleetako zerbitzuak hartzen ditu bere baitan. Hori guztia zainketa epidemiologikoaren sareak gainbegiratzen du, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeak lagunduta.


Honen guztiaren aurrean garantzitsua da norbere burua gaixotasun honengandik babestea ondorengo neurri hauek hartuz:


· Garbitu eskuak sarritan.

· Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.

· Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.

· Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.


Jakin ezazue, ondorengo herrialde hauek direla transmisio arriskua dagoen eremu geografikoak: Txina (probintzia guztiak, Hong Kong eta Macao barne); arriskua handiagoa da Hubei probintzian, non intentsitate handiagoko transmisio komunitario jarraitua egon den. Hego Korea, Japonia, Singapur, Iran eta Italia (Lonbardia, Veneto, Emilia-Romaña, Piamonte eskualdeak).


Ez zaie jarri inolako murrizketarik ezarri bidaiei, baina birusak eragindako lurraldeetara ez bidaiatzea gomendatzen da, ezinbestekoa ez bada. Horrez gainera, komeni da aurretik jakitea helmugako lekuan nolabaiteko murrizketarik ezarri duten agintariek. Aholkatzen da, orokorrean eta, bereziki, Hubeiko probintzian, gutxi egindako haragirik ez jatea eta bizirik edo hilda dauden animalia basatiekin edo etxe-animaliekin hurbileko kontakturik ez izatea. Horrez gainera, higiene-neurriak areagotu behar dira arnas-infekzioak dituzten eta birusak eragindako eremuan berriki egon diren pertsonekin kontaktua izanez gero.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #Txina #HongKong #Macao #Hubei #HegoKorea #Japonia #Singapur #Iran #Italia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria



ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude