Koronabirusaren inguruko aholku-batzordearen bilera egin da gaur goizean

Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da.

Gaur, Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bilera egin da. Plan hori atzo onartu zen koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Osasun sailburu Nekane Murga, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, eta Eudeleko Presidente Gorka Urtaran.


Aholkularitza batzordeak hartutako neurrien berri emateko agerraldia 12:00etan egingo du eta Ataun Irratian zuzenean jarraitzeko aukera izango da online irratiaren bitartez.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #JosuErkoreka #NekaneMurga #EstefaníaBeltrándeHeredia #DenisItxaso #RamiroGonzález #UnaiRementeria #MarkelOlano #GorkaUrtaran

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude