Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kirola egiteko baldintza berriak argitaratu ditu

Deseskalatzearen prozesuan kirola edo jarduera fisikoa egiteko bete behar diren baldintzen dokumentua argitaratu dute.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren bitartez, dokumentu bat argitaratu du, non jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzak jasotzen diren, gaurtik hasi eta bigarren fasera igaro arte. Dokumentuak gaurtik aurrera egindako aldaketak jasotzen ditu, lurralde historiko osoko mugikortasunarekin zerikusia dutenak (lehenengo fasearen bigarren partean, maiatzaren 18tik aurrera, bakarrik udalerrian mugitzeko mugak bertan behera geratu dira). Dokumentu honetan jasotzen diren ildo orokorrez gain (erantsitako PDFan kontsulta daitezke), Eusko Jaurlaritzak euskadi.eus webgunean jaso ditu Euskadin jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzei buruzko xehetasun guztiak. Baldintza horiek bigarren fasera igaro arte indarrean izango dira. Xehetasun horiek guztiak webgune "honetan" kontsulta daitezke.

Deseskalatzearen lehen fasean kirola edo
Download • 81KB

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Kultura #Kirola #Deseskalatzea #JardueraFisikoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude