La Trinchera infinita filmak VI. EZAE Saria jasoko du

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak 'La Trinchera infinita' filmari emango dio EZAEren VI. Saria asteazken honetan.

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako 'Loreak' pelikularen ibilbidea aitortu du 2015eko Zinemaldian banatu zuten lehen EZAE sariak. 2016an Asier Altunaren 'Amama' izan zen saritua; 2017an Juanba Berasategi zinemagileak hil osteko omenaldia jaso zuen; 2018an, Jon Garaño eta Aitor Arregiren 'Handia' filma saritu zuten; eta, aurreko edizioan, Telmo Esnalen 'Dantza' izan zen irabazlea.


Aurten, 'La Trinchera infinita' Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma saritzea erabaki dute. Antonio de la Torre eta Belen Cuesta dira filmeko protagonistak, eta iazko Zinemaldian arrakasta handia izan zuen.


Saria emateko ekitaldian, Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariaz gain, Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendariak hartuko du hitza, eta EZAEren eta Lakuako Gobernuaren arteko lankidetza-akordioak aztertuko ditu, ikus-entzunezko euskal ekosistemaren barruan.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude