LABek "Euskal presoak hiltzen dituen espetxe-politika honekin amaitzeko" eskatu du

LABek Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza salatu du gaur bertan eta elkartasuna adierazi dio bere familiari.

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Gonza Solak "martxoan zigorraren 3/4 bete ostean kalean egon beharko zuen", eta "espetxe politikak beste preso bat hil duela" salatu du. "Euskal presoak etxean eta lehenbailehen bizirik nahi ditugu, denborarik galdu gabe, eta gobernuei eskatzen diegu salbuespenezko politika krudel honekin amai dezatela" dio oharrak.


LABek hainbat aldarrikapen egin ditu, "Sindikatuen eta euskal gizartearen artean gehiengo zabal baten babesa dutenak". Hala, "Gaixotasun larriak dituztenak edo 65 urtetik gorakoak berehala askatzea, zigorraren 3/4 bete dutenak askatzea, preso guztiak Euskal Herrira ekartzea eta gradu-aldaketak ahalbidetzea eta baldintzak betetzen dituzten presoak etxean egotea" eskatzen du.


"Presoak etxerako bidean jarri behar ditugu, adostasun zabalak eraikiz eta ideia honen inguruan langileak eta herritarrak aktibatuz", gaineratu du.


Azkenik, iragarri du bat egiten duela igande honetan Sarek Bilbon eta Bakearen Artesanoek Baionan deitutako mobilizazioekin, eta ordezkaritza bana bidaliko diela, eta langileei horietan parte hartzeko deia egin die.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #IgorGonzalezSola #Presoa #PresoPolitikoa #Espetxea #Heriotza #Martutene #Espainia #Epaitegia #Legea #Justizia #Mobilizazioak #Etxerat #Sortu #AlderdiPolitikoak #Sindikatuak #LAB #EuskalHerria #Gipuzkoa #Donostia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude