Lanerako gogoz baina segurtasun neurri guztiak zorrotz beteta ari dira ikastetxeak lanean

Gogotsu ari dira lanean herri ikastetxeak baina koronabirusaren aurkako neurri guztiak zorrotz hartuta.

Euskal Herriko zenbait ikastetxek gogotsu ekin diote ikasturte berriari, baina beharrezkoak diren osasun eta segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte ikasle zein irakasleen ongizatea bermatu ahal izateko. Ataungo ikastetxean esaterako, irailaren 7an ekin zieten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako klaseei, kontuan hartuz ikasleak bertan diren bitartean beraien osasuna eta segurtasuna eskolaren gain dagoela.


Bai administrazioak eta baita gizarteak ere lan karga handia utzi duela ikusten da beraz Herri Ikastetxeen gainean. Aurreko ikasturtean, martxoaren erdialdera, etenaldi eta ezohiko egoerara joan zen hezkuntza ere. Ikasleak ikastetxeetara irailera arte itzuli ez badira, 4 hilabete inguru igaro zituzten online klaseak eskaintzen ekainera arte.


Ikasturte berria ezohikoa bada ere, gogotsu eta indarrak batuta aurre egingo diotela adierazi dute eskola-komunitatetik. Zenbait ikastetxetan egindako galdeketaren ondoren "abandonatuta" sentitzen direla adierazi dute hauek. 2020 honetan igarotako udaren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak izan duen denboran, egin beharrekoa "behar bezala" egin ez duela salatu dute ikastetxeek.


Alde positibo bati begira, Joxemiel Barandiaran Herri ikastetxeak (Ataun) zenbait erraztasun eskaintzen ditu beharrezko izan diren neurriak hartzerako garaian. Sarrera-irteerak egin ahal izateko 3 aukera ezberdin eskaintzen ditu eta horrek erraztu egin du koordinaziorako irakasleen lana. Ikastetxearen ingurua zabala da eta guztien artean behar den segurtasun distantzia bermatu ahal izateko aukera eskaintzen du horrek ere.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Hezkuntza #Ikastetxeak #Eskolak #Ikasleak #Irakasleak #JoxemielBarandiaranEskola #AtaungoUdala #EuskalHerria #Euskadi #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Koronabirusa #Covid19

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude