Langabe gutxiago zenbatu dira Ataunen urte hasierarekin batera

Langabeziak beheranzko bidean jarraitzen du Goierrin eta Ataunen ere zortzi langabetu gutxiago zenbatu dira.


2019 urtea amaitu eta jasotako datuen arabera, beheranzko bedieari eusten dio langabeziak Goierrin. Lanbidek jakitera eman duenez 2.665 pertsonak eman zuten izena joan zen urtean enplegua bilatu ahal izateko. 2018an aldiz, 152 gehiagok jo zuten lan bulegoetara laguntza eske. Ataun herrira begira berriz, zortzi langabe gutxiago zenbatu dira 2019an, orain bi urte langabezian 40 pertsona zeudela kontuan izanik. Eusko Jaurlaritzaren esanetan, bide ona ari da jarraitzen Goierri eta aurreikuspenen arabera langabeziak behera egingo duela jakinarazi du datozen urteetan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Ekonomia #Gizartea #Herriak #Lanbide #Langabezia #Langileak #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri #EuskoJaurlaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude