Lareo da Gipuzkoako urtegietan ur maila gutxien duena

Ataungo Lareo urtegiak joan zen urtean baino ur gehiago duen arren Gipuzkoako maila txikiena duena ere bada.

Azken egunetan Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakitera emandago datuen arabera, Gipuzkoako 7 urtegietatik ur gutxien duena Ataungo Lareo da. Jasotako azken datuen arabera %70,14ko betetze maila du une honetan Lareok nahiz eta 2018an %68,08ko maila ez zuen gainditu. Orain hilabete batzuk, herritarrek ura behar den neurrian erabiltzeko oharra zabaldu zuen Ataungo udalak bandoen bitartez. Bestetik, udala osatzen duten bi lantaldeek uraren sare nagusia berritu eta tratatzeko proiektua adostu zuten eta aurreikuspenak eginak dira jada.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gizartea #Ekonomia #Politika #EHBIldu #EAJ #AtaungoUdala #Ura #GipuzkoakoUrKontsortzioa #Lareo #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #EuskoJaurlaritza #GipuzkoakoForuAldundia #EuskalHerria #Euskadi #Goierri

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020