Larunbat honetan Sabin Bikandi, Aiko dantza eskola digitaleko kidea izango da Nahikoa da saioan

Euskal Herrian zeresan handia uzten ari den proiektua aurkeztuko dugu larunbat honetan Ataun Irratiko Nahikoa da saioan Sabin Bikandirekin.

Aiko dantza eskola digitalak oihartun handia lortu du Euskal Herri osoan. Konfinamenduak ere nabarmen eragin du bere zabalkuntzan eta asteburu honetan Ataun Irratian hitz egingo dugu proiektu honen inguruan.


Aiko Taldea musikari, irakasle eta musikologo talde bat da, 15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean eman ondoren pandemiak ez duela geldiaraziko erabaki duena.


Larunbat honetan, Ioar Aizpuruak aurkezten duen Nahikoa da saioan, Sabin Bikaindi musikari eta dantza-maisua izango da 11:30tatik aurrera proiektuaren nondik-norako guztiak ezagutu ahal izateko.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude