Lau pertsona zauritu dira auto bat Lodosako kanalera erori ostean

Lau pertsona zauritu dira gaur goizeko lehen orduetan auto bat Lodosako kanalera erori den istripu batean.

Ezbeharra 06:33an gertatu da, NA-160 errepidean, Murchanten, bi autok talka egin ostean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.


Talkaren ostean, autoetako bat Lodosako kanalera erori da, eta gidaria eta beste ibilgailuko hiru bidaiariak Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dituzte.


Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira zaurituak artatzeko, eta Foruzaingoa trafikoaz eta atestatuaz arduratzeko.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude