Legazpin izango dira Esne beltza taldekoak larunbatean



Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dute larunbat honetan legazpiarrek.

Haztegi Ikastolak 50. urteurren berezia ospatuko du. Egun honetarako, hainbat kontzertu iragarri dituzte, mende erdia ikasleekin zein ikasle ohiekin ospatze aldera.

Esne Beltza, John Dealer & The Coconuts eta Willis Drummond izango dira oholtza gainean egun honetan. Emanaldiak ikastolako patioan izango dira eta salgai dira kontzertuetarako sarrerak 10 euroan . Egunean bertan, berriz, 14 euroko prezioa izango dute. Karibe Zaharra, Gurrutxaga, Katilu eta Kukue tabernetan nahiz hizkuntza liburu-dendan eros daitezke.

#Kontzertua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude