Lehen diskoaren aurkezpen kantua kaleratu du Alter Ego taldeak

Zumarraga-Urretxuko Alter Ego taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du eta aurkezpen singlea hemen da jada.

2010.urtean sortu zen Alter Ego musika taldea baina beste izen batekin zen ezaguna orduan. Herriko musika eskolan elkartzen ziren lehen urteetan eta bost kide izatetik lau izatera igaro ziren 2014.urtean. Urte honetan bertan erabaki zuten taldeari izena aldatzea eta aldaketa hori izan zen gaur egun ezagutzen duguna. Miriam Inza (Ahotsa eta Gitarra), Aitor Carrasco (Bateria), Iñaki Beruete (Gitarra) eta Patxi Mujika (Baxua) dira gaur egungo taldekideak.


Duela 4 urte egin zuten beraien lehen maketa eta hainbat kontzertu eskaini zituzten nahiz eta 2017an geldialdi bat egin eta hurrengo urtean diskoa prestatzen hasi ziren. Lan hau irailean ezagutzeko aukera izango dugu, baina entzungai dugu jada aurrerapen singlea "Octubre" izenarekin.


#Musika #Albistea #Zumarraga #Urretxu #Kontzertuak #Diskoa #AlterEgo #MiriamInza #AitorCarrasco #IñakiBeruete #PatxiMujika #Goierri #Urola #Gipuzkoa #EuskalHerria #Kultura #2010 #2014 #2015 #2017 #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude