Lehendakari: "Etorkizuna Europar Batasunak pandemiari ematen dion erantzunaren mende dago"

Iñigo Urkullu lehendakariak “ikuspegi zabala” eskatu du erronka berriei aurre egiteko.

Lehendakariak adierazi duenez, Covid-19aren pandemiak gizarteak astindu ditu eta gizarteen erantzuna probatzen ari da, eta lehendakariak ziurtatu du “gure etorkizuna” Europar Batasunak ematen duen erantzunaren araberakoa izango dela. Robert Schuman-en Adierazpenaren 70. urteurrenaren harira, Iñigo Urkulluk “ikuspegi zabala” eskatu du pandemiaren erronkei eta horren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, eta, aldi berean, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta inklusiboa berreskuratzearen alde egin du, baita demokrazia liberala eta gobernu "deszentralizatuak eta herritarrengandik hurbil daudenak" defendatzearen alde ere. “Gaur integrazio-proiektuaren sortze-printzipioak berreskuratzea eskatzen dugu, Schuman-ek eta Agirre lehendakariak defendatu zuten bezalaxe”, adierazi du gaur argitara emandako Adierazpenean. Lehendakariak aditzera eman du Euskadik bere ekarpena aurkeztuko diola “Europar Batasuna Lehengoratzeko Planari”, “Europaren etorkizuneko ikuspegiarekin” egin zuen moduan. Giza Garapen Jasangarrian oinarritutako hazkunde humanistarako, sozialerako eta inklusiborako proposamena egingo du. “Euskadik konpromisoa hartzen du aurrerabidearen eta justizia sozialaren printzipioetan oinarritutako Europarekin, Europaren etorkizunak zehaztuko baititu Euskadiren etorkizuna eta biharko munduan izango dugun posizioa”, erantsi du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #Lehendakaria #EuroparBatasuna #RobertSchuman

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude