Lehendakaria eta Pedro Azpiazu sailburua, hiru ahaldun nagusiekin bildu dira

Lehendakaria, Pedro Azpiazu sailburuarekin batera, hiru ahaldun nagusiekin bildu da, koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak koordinatzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiekin bildu da, Ramiro Gonzalez, Markel Olano eta Unai Rementeria, Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak koordinatzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #PedroAzpiazu #RamiroGonzalez #MarkelOlano #UnaiRementeria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude