Lehendakaria: "Normaltasun berrirako trantsizio plana modu partekatuan eraiki behar da"

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadiko ekoizpen-jarduerara itzultzearen balorazio positiboa azpimarratu du.

Espainiako Gobernuko Presidente Pedro Sanchezek deitutako Presidente autonomikoen seigarren bileran parte hartu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko. Bere hitzaldian, Lehendakariak azpimarratu du "prebentzioaren eta auto-babesaren kultura zibikoa" finkatu dela euskal gizartean. Hori horrela, positibotzat jo du Euskadin ekoizpen-jarduerara itzuli izana, "aste hauetan normaltasunez eta ia gorabeherarik gabe jardun izan delako enpresa bakoitzaren akordio eta lankidetza ereduari esker". Lehendakariak bileran partekatu ditu Eusko Jaurlaritzak apirilaren 27tik aurrera adingabeak kalera ateratzeko, saltokiak eta negozio txikiak modu mugatu eta arautuan irekitzeko eta banakako jarduera fisikoa baimentzeko proposatutako lehen neurriak. Hala, "UNICEF eta Save the Children erakundeen gomendioak kontuan hartzea" garrantzitsua dela adierazi du, "adingabeak kalera irten ahal izateko, denbora-baldintza mugatuetan, urrunduta eta taldekatzerik gabe”. Bestalde, Lehendakariak koordinazioa eta erantzunkidetasuna azpimarratu ditu, Autonomia Erkidego bakoitzaren eskumen-esparruak eta errealitate sozioekonomikoak errespetatuko dituen normaltasun berrirako trantsizio-prozesua egiteko giltzarri gisa. Ildo horretan, Alemaniako eredua erabili du jarraitu beharreko adibide gisa, eta subsidiariotasun-printzipioa aplikatzea eskatu du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020