Lehendakariak 140 milioi euroko programak iragarri ditu Euskadin enplegu-sorrera sustatzeko

Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean, Gobernu Kontseiluan landutako gaien berri emateko.

Azaldu duenez, Espainiako Gobernuko Presidentearekin eta Erkidegoetako Presidenteekin egindako hamalau bileratan egindako ekarpenen balorazioa partekatu du exekutiboak.


Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hiru hilabete hauetan izan duen proposamen-jarrera defendatu du eta egindako proposamenak hiru arlotan banatuta aurkeztu ditu lehentasun sanitarioa, lehentasun sozioekonomikoa eta Autogobernuaren defentsa.


ENPLEGUA SORTZEA


Lehendakariak jakinarazi du Euskadin enplegua sortzeko lau neurri onartu direla. Guztira 140 milioi euro dira Covid-19ko krisiaren ondorioz suntsitutako enplegua berreskuratzeko lehentasunari erantzuteko: Urkulluk azaldu duenez, honako hauek dira gaur goizean onartutako laguntzen jarduera-eremuak:


  • 42 milioi euro Udalek enplegua sustatze aldera tokiko planak abian jartzeko.

  • 66 milioi euro langabezian dauden pertsonak prestatzeko.

  • Gazteei prestakuntza eta lana bultzatzeko “HEZIBI Programa”-ren edizio berri bat, 2,3 milioi euro inbertituz.

  • 30 milioi euroko gastua lanean ari diren pertsonei prestakuntza emateko.

KORONABIRUSA


Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Lehendakarirekin batera Nekane Murga Osasun sailburua ere agertu da prentsaurrean. Nekane Murgak Covid-19-ren datuak eguneratu ditu.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #Lehendakaria #Enplegua #DiruLaguntza #EspainiakoGobrnua #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude