Lehendakariak adierazi du osasun pertsonala eta osasun ekonomikoa batzeko unea dela

Urkulluk 1. fasean sartzeak zuhurtasun eta zorroztasun handiagoa eskatzen duela azpimarratu du.

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur goizean parte hartu du, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek bederatzigarren aldiz deitutako presidente autonomikoen bileran, 19-Covidak sortutako egoerari aurre egiteko. Lehendakariak bere hitzaldiari hasiera eman dio, Euskadi lehen deseskalatze-fasera igarotzeak eskatzen duen zuhurtzia eta zorroztasuna azpimarratuz. Ildo horretan, lehendakariak gizarte osoari eskatu dio "konpromiso indibiduala eta kolektiboa mantentzen jarraitzeko". Bestalde, Lehendakariak azaldu du fase berri honen gakoa inbertitzeko eta berraktibatzeko plangintzan dagoela. "Osasun sisteman, kohesio sozialean eta berdintasunean inbertitzeko unea da, baita suspertze ekonomikoan eta enpleguan ere". Europaren Egunaren harira atzo bertan egin zuen adierazpen instituzionalari dagokionez, Lehendakariak "Europar Batasunaren Berreskuratze Funtserako Euskal Ikuspegia" dokumentuaren alderdi garrantzitsuenetako batzuk azaldu ditu. Dokumentu hori Eusko Jaurlaritzak egin du eta Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zaio gaur goizean. Lehendakariak bere hitzaldia amaitzeko gonbita egin die gainerako presidenteei, hausnarketa partekatua egin eta adostasuna lortzeko. "Guztien arteko adostasuna planteatzen dut. Aurrean dugun errealitatea gizatasunez aitortzea. Gure gizarteari lagunduko dion argitasun ariketa bat da ", gaineratu du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #Lehendakaria #EspainiakoGobernua #PedroSanchez #Europa #EuroparBatasuna

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020