Lehendakariak aurrekontu-egonkortasunerako bide berri bat adostea proposatu du

Iñigo Urkulluk aurrekontu-egonkortasunerako bide berri bat adostea proposatu du gaurko bilera telematikoan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Espainiako Gobernuko Pedro Sanchez Presidenteak deitutako Presidente autonomikoen zazpigarren bileran, Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko. Lehendakariak bere hitzaldiari hasiera eman dio Gernikako bonbardaketa aipatuz, gaurko egunean 83 urte bete dituelako. Horrela, Lehendakariak omenaldia egin die bonbardaketaren biktimei, eta azpimarratu du Gernikan gertatutakoa gainditzeko gaitasunaren adibide bat dela gaur egun. Esku-hartzean zehar, Lehendakariak azpimarratu du zer hiru jarduera-eremu lehenetsi une honetan Covid-19ak eragindako egoerari aurre egiteko: 1. Osasun-lehentasuna Euskadin Lehen mailako Arreta indartzeko faseari eta Covid paziente posibleen baheketari lotuta, 4.000 test baino gehiago eginez. 2. Lehentasun sozio-ekonomikoa. Esparru horretan, Lehendakariak mahai gainean jarri du "Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren esparruan aurrekontu-egonkortasunerako bide berri bat hitzartzeko beharra, berehalako osasun-premia sozialei erantzuteko, bai eta ekonomia eta enplegua suspertzeko". 3. Normaltasun Berrirako trantsizioa. Ildo horretan, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak egindako normaltasun berrirako trantsizio-planak jasotzen dituen proposamenetako bi azpimarratu ditu. Alde batetik, merkataritza jarduera pixkanaka irekitzeko proposamena azpimarratu du, elikagaien saltokien muga berdinekin. Eta, bestalde, udari begira eragin sozial handiena duten gaietarako irizpideak partekatzea proposatu du, hala nola, kultura-jarduera, herri-ekitaldiak, jarduera fisikoa eta kirola, eta hondartzen eta igerilekuen kudeaketa. Azkenik, Iñigo Urkullu Lehendakariak Kogobernantza, Koordinazio eta Erantzukidetasun eredu bat aplikatu behar dela adierazi du. Eredu horrek "oinarri komun partekatuak eta hurbileko exekuzioa ezarrita, errealitatera egokituta subsidiariotasun-printzipiotik, autogobernua errespetatuz".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #PedroSanchez #Gernika

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude