Lehendakariak egindako bidea aitortu eta etorkizun hobea eraikitzen jarraitzearen alde agertu da

Atzo bete ziren 40 urte Eusko Jaurlaritza berria abian jarri zenetik eta Lehendakariak ordurateko bidea aitortu zuen.

Eusko Jaurlaritza berria martxan jarri zeneko 40. urteurrenean, Iñigo Urkullu lehendakariak egindako bidea aitortu nahi izan zuen bart, eta etorkizun hobea eraikitzen jarraitzearen alde agertu zen. "Urteurren honek geure historiaz jabetzeko aukera ematen digu... Gure aurrekoen ahalegin eta konpromisoaz… Zailtasunak gainditzeko dugun gaitasunaz… Desberdintasunen gainetik indarrak elkartzeak duen garrantziaz...", adierazi zuen. Mundu mailako osasun-krisi honetan murgilduta, Lehendakariak autogobernuaren erakundeen garrantzia azpimarratu zuen: Osakidetza, Ertzaintza, euskal hezkuntza eredua, gizarte-babeserako sistema, Ekonomikoa Ituna… “Lau hamarkada hauetan babesa eta ongizatea eskaini dituzten erakundeak”, gaineratu zuen.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #EuskoJaurlaritza #Euskadi #EAE #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Urteurrena #IñigoUrkullu #Lehendakaria #Osakidetza #Ertzaintza #EuskalHezkuntzaEredua #GizarteBabeserakoSistema #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude