Lehendakariak enplegua gizarte-politikarik onena dela defendatu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du Pedro Sanchezek deitutako erkidegoetako presidenteen azken bileran.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, lehenik eta behin, aste honetan Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta Arabako Unibertsitate Ospitalean identifikatutako agerraldiak aipatu ditu, eta une honetan kontrolatuta daudela adierazi du. Halaber, Lehendakariak azaldu du zaintza- eta kontrol-sistemak behar bezala funtzionatu duela, eta gertatutakoak "erne mantentzeko deia" direla. Ildo horretan, prebentzio neurriak mantentzeko deia egin du Lehendakariak. "Zenbat eta mugikortasun eta irekiera handiagoa, orduan eta prebentzio eta autobabesa handiagoa ".


Bestalde, Urkulluk EAEko ekonomiaren aurreikuspenak azaldu dizkie gainontzeko presidenteei, Barne Produktu Gordinaren % 8,7ko beherakada eta lanaldi osoko 68.000 lanpostu galtzea barne. Testuinguru horretan, Lehendakariak adierazi du gizarte-politiken bermea zaintzea (osasuna, hezkuntza eta gizarte-babesa) eta egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzea direla Jaurlaritzaren lehentasunak: "Enplegua da gizarte-politikarik onena, eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko beharrezkoa da herri baten oinarri ekonomikoa suspertzea".


Sanchezen Gobernuak abian jarritako Berreraikuntzarako Batzordeari dagokionez, Lehendakariak gogorarazi nahi izan du industria, ikerketa eta zientzia, inbertsio produktiboaren aldeko apustua eta enpresa-sarearen nazioartekotzeari laguntzea direla berreraikuntzarako gakoak. "Euskadin prest gaude susperraldiaren oinarriak finkatuko dituen estrategia bat garatzeko", gaineratu du.


Azkenik, lehendakariak "onena" opa die presidenteei, eta agur esan dio hurrengo bilerara arte, Sanchezek iragarri duenez, aurrez aurre egingo baita.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #Lehendakaria #PedroSanchez #EspainiakoGobernua

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020