Lehendakariak koordinazioa eta komunikazioa eskatu dio Sanchezen gobernuari

Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da.

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur goizean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen. Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileJosu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira. Bilera amaitzean, Lehendakariak adierazpenak egin ditu Lehendakaritzan. "Jaurlaritzak eta euskal eakundeek Sanchez Presidenteari Espainiako Gobernuari aldebiko harremana ezartzeko eskatzen diogu".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #IñigoUrkullu #Estefan #EstefaníaBeltrándeHeredia #SabinoTorre #IñakiBerraondo #JosuZubiaga #RamiroGonzález #UnaiRementeria #MarkelOlano #Eudel #GorkaUrtaran #DenisItxaso #PedroSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude