Lehendakariak lankidetza eraginkorra eta efizientea eskatu dio Sanchezen Gobernuari

Lehendakariak, lankidetza eraginkorra eta efizientea eskatu dio Pedro Sánchez-i eta ziurtasunak partekatzeko beharra azpimarratu du.

Iñigo Urkullu lehendakariak bideokonferentzia bidez parte hartu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Covid-19 koronabirusak sortutako egoera aztertzeko deitutako erkidegoetako presidenteen bileran. Lehendakariak Euskadiren egungo egoeraren erradiografia eginez ekin dio bere interbentzioa, hiru iruditan: "Kutsadura, ZIUen, ospitaleratze- eta okupazio-datuek bilakaera ona izaten jarraitzen dute. Bigarrena: egunez egun izan ditugun hornidura-gabeziak gainditzen lanean dihardugu; eta hirugarrenik, heriotzen zifrak, batez ere adinekoen egoitzetan, gure kezkarik handiena izaten jarraitzen dute". Bestalde, Iñigo Urkullu Lehendakariak lankidetza eraginkorra eta efizientea eskatu du, eta agerian utzi du ziurtasuna dela autonomia-erkidegoen eta Estatuaren arteko koordinazioaren gakoa. "Lehenik koordinazioa, eta gero komunikazioa, eta ez alderantziz", adierazi du. Azaldu duenez, "Ziurtasunak kudeatu behar ditugu, eta, bereziki, ziurtasunak gizarteari jakinarazi". Hala, lehendakariak ziurtasuna eskatu dio Sánchez presidenteari honako esparru hauetan: azpiegiturak, maskarak, testak, iritsiera eta horniduren banaketa, pandemiaren bilakaerari buruzko datuak eta informazioa, isolamendu sozialeko egoerak, laneko osasun-protokoloak, deseskalada edo "normaltasunera itzultzeko plana", enplegura bideratutako laguntza-planak eta aste honetan planteatzen ari diren estatu-akordioak. Azkenik, azken egunotan Europar Batasunak iragarri dituen neurri orokorren zehaztasun handiagoa eskatu behar zaiola Europari adierazu du. "Europa gara, eta politika bateratua behar dugu. Ziurtasuna da iragarri diren izaera orokorreko neurrien zehaztapena ".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Europa #IñigoUrkullu #EspainiakoGobernua #PedroSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude