Ligak bi euskal derbirekin agurtuko du 2020 abenduaren 31n

Athleticen eta Realaren arteko derbia 14:00etatik aurrera jokatuko da eta Osasunaren eta Alavesen artekoa abenduaren 31n 16:15ean hasiko da.

Ligak 2020ko azken jardunaldiko eta datorren urteko lehen jardunaldiko ordutegiak jakinarazi ditu. Eibarrek abenduaren 29an jokatuko du azken partida, asteartean, 19:15etik aurrera Camp noun, eta hilaren 31n, ostegunean, euskal derbi bikoitza izango da.


Lehenengoa 14:00etan hasiko da San Mamesen Athletic eta Realaren artean, eta 16:15etik aurrera Osasunak eta Alavesek elkarren aurka jokatuko dute Sadarren.


Aurrekariak ikusita, ez da harritzekoa izango datak eta ordutegiak aldatzea. Ligak 2021eko lehen jardunaldiko data eta ordutegia ere jakinarazi ditu.


Athletic lehena izango da igandean, urtarrilaren 3an, Elxen aurka jokatzen San Mamesen 14:00etan. Ondoren, Alavesen txanda izango da Atleticoren aurka 16:15ean eta Eibarrek Granadaren aurka jokatuko du 18:30ean. Ordu berean jokatuko da Realaren eta Osasunaren arteko derbia Anoetan.


Halaber, Ligak jakinarazi duenez, Athletic eta Bartzelonaren arteko 2. jardunaldiko partida asteazkenean, urtarrilaren 6an, jokatuko da, Errege Magoen egunean, 21:00etatik aurrera.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude