"Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz majikoak" ibilaldi gidatua larunbat honetan

Gipuzkoako parketxe sareak antolatuta landareen alderdirik gizatiarrena ezagutzeko ibilaldi gidatua izango da urriaren 17 honetan Ataunen.

Gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare ditugu.


Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko. Hitzordua urriak 17an izango da, larunbatarekin.


Aforoa mugatua denez, bi saio desberdin egingo dira: lehenengoa 9:30etan eta bigarrena 12:00etan. Prezioa pertsonako 4 eurokoa da helduentzat eta 2 eurokoa haurrentzat.


Izena ematea derrigorrezkoa da. Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikietan ibiliko da, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude