Lizarrustiko pasaiaz gozatzeko ibilaldia izango da gaurkoan

Gaurkoan eta hilaren 21ean ibilaldi gidatua izango da Lizarrustiko mendietan zehar.

Gipuzkoako parketxe sareak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aralarko Parke Naturaleko taldeak antolatu dute Lizarrustiko paisaietik ibilaldia antolatu dute igande honetarako eta hilaren 21erako.


Bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo komunikabideetako bat erabiliz:

  • 943180335

  • 688895069

  • barandiaran@gipuzkoanatura.eus

  • www.gipuzkoanatura.eus

Ibilaldiaren abiapuntua Lizarrustiko parketxetik izango da 11:00tan eta amaiera 13:00etan leku berean eta ibilaldi erraza izango den arren, ezin izango da haurrentzako aulkirik sartu mendiko arroparekin gomendatzen delarik. COVI-19a dela eta zenbait prebentzio neurri hartuko dira: Talde txikian ibiliko dira elkarren arteko segurtasun-neurria bermatu ahal izateko. Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dute. Bakoitzari bere musukoa (maskarilla) eramatea eskatzen da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #ParketxeSarea #Gipuzkoa #Euskadi #EuskalHerria #Goierri #Mendia #Natura #Gizartea #Kultura #GipuzkoakoForuAldundia #AralarkoParkeNaturala #Aralar

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude