Macronek konfinamendu orokorra iragarri du ostiraletik aurrera

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak agerraldia egin du telebista kameren aurrean, 20:00etan eta bertan egin du iragarpena.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaur gauean iragarri duenez, konfinamendu bat, neurri handi batean joan den udaberrikoaren antzekoa, urriaren 30etik abenduaren 1a arte egongo da indarrean herrialde osoan.


Funtsezko arrazoiengatik bakarrik atera ahal izango da etxetik, hala nola, lanagatik, oinarrizko erosketengatik edo seme-alabak edo mendeko senideak zaintzeagatik, eta dagokion frogagiria aurkeztuta.


Martxoan ez bezala, eskolak irekita mantenduko dira, baita adinekoen eta mendeko pertsonen egoitzak ere.


Tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira. Eta telelana lehenetsiko da. Macronek laguntza ekonomikoak iragarri ditu kaltetutako sektoreentzat. Osasun egoerak okerrera egin du azken bi asteetan Frantziako Estatuan.


Igandean 52.000 kutsaduren muga gainditu zuen 24 ordutan. Gaur, 19.000 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 3.000 suspertze-zerbitzuetan, eta atzo bakarrik 127 pertsona hil ziren Covid-19ren ondorioz.


Macronek Hexagonori martxoaren 16an, lehen konfinamendua iragarri zenean, itzuli zizkion datuak gogorarazi ditu.


"Kutsadurei balaztada bortitza ematen ez badiegu, muturreko egoeran egongo gara", esan du Macronek, eta konfinamendu orokorrari ekiteko erabakia defendatu du (ez adinaren edo lurralde-perimetro zehatzen arabera neurtua), neurri zorrotz horrek soilik ahalbidetuko duela "65 urtetik gorakoak, gazteak, osasun-langileak, egoera prekarioenean dauden herritarrak eta gure ekonomia babesteko" helburuak betetzea, eta neurri hori finkatu du Macronek.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude