Maddalen Iriarte: "Urkulluk entzun arren ez zien jaramonik egin"

EH Bildu alderdiko lehendakarigaiaren hitzetan aldez aurretik hartu du erabakia Urkulluk.

Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko hauteskundeak uztailaren 12rako deitu ondoren "bere hauteskunde interesak eta interes alderdikoiak" leporatu dizkio EH Bildu alderdiak "osasun arrazoiak" alde batera utzi ondoren.


Alderdi abertzaleak bidalitako ohar baten arabera "zailtasunak" izango dira egun horretan "hauteskundeak eta hauteskunde kanpaina berme demokratikoekin garatu ahal izateko". EH Bilduren hitzetan "Hauteskunde kanpainan aukera berdintasuna bermatzeko zailtasun handiak egongo dira, eta hori erabakigarria izango da herritarrek euren botoaren zentzua hausnartzeko".


Oposizioko gainerako alderdien esanetan ez da "inongo osasun arrazoitan" oinarritu EAJ alderdiko hautagaiaren data aukeraketa. Hauen esanetan "helburu bakarra bere hauteskunde eta alderdi interesak babestea da".


Joan zen ostegunean eginiko bileraren ostean oposizioak esandakoaren arabera, alternatiba batzuk proposatu zituen arren, lehendakariak "entzun" arren "ez zien jaramonik egin", "erabakia aldez aurretik hartua zuelako".

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Hauteskundeak #EuskoLegebiltzarra #MaddalenIriarte #IñigoUrkullu #Lehendakaria #EHBildu #EAJ

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude