Magazin berriak datoz Ataun Irratira astelehenetik aurrera

Ataun Irratian bi magazin berri entzuteko aukera izango da astelehenetik aurrera Arrosa Irrati Sarearen eskutik.

Ikasturte berriak, asmo berriak eta soinu berriak ekarriko ditu Ataun Irratira. Baita magazin berriak ere, eta hauetako bi, astelehenetik aurrera, irailak 7 entzuteko aukera paregabea izango dugu Ataun Irratian goiz eta arratsaldez.


Goizetan, Hizpideak izeneko magazina entzuteko aukera izango da 09:00tatik 11:00tara bitartean. Halabedi hedabideak ekoitzitako magazin honetan, Euskal Herriko zenbait kontu entzuteko aukera izango dugu goizeko bi orduetan zehar.


Arratsaldean berriz, Arrosa Irrati Sareko irratien artean oso maitatua den magazina entzuteko aukera ere izango da hemendik aurrera gurean. Zebrabidearen denboraldi berria Ataun Irratiaren uhinetara ere heldu da eta 16:00tatik 18:00tara bitartean entzuteko aukera izango da. Hau ere Halabedi hedabidearen eskutik zuzen-zuzenean.


Hauexek dira iraileko lehen astelehenak gurera dakartzan lehen berritasunak, baina ez azkenak. Asteek aurrera egin ahala, beste saio berri batzuk aurkezten joango gara.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #ArrosaIrratiSarea #DenboraldiBerria #Magazinak #Hizpideak #Zebrabidea #Halabedi #IparEuskalHerria #EuskalHerria #Araba #Bizkaia #Gipuzkoa #Nafarroa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude