Maiatzak 10, 12 eta 13 asteburuko zinema kartela


Maiatzeko hirugarren asteburuan gaztelaniazko bi film izango dira ikusgai.


Asteburu honetan herri antzokian izango diren bi filmen berri ere jaso dugu. Etxeko txikienek ‘Blinky Bill koala’ izeneko animazioa ikusteko aukera izango dute igande arratsaldean. Blinky Bill koala esploratzaileak Green Patch hiritik joatea erabakiko du bere aitaren pausoak jarraituz. Helduen saioan berriz ‘Yo, Daniel Blake’ drama soziala izango da. Erretiroa hartzeko adina gertu izanda eta gaixo egonda ere lan egitera behartzen duten arotzaren egoerara hurbilduko gaitu film honek. Animatu!

#Albistea #Ataungoudala #Herriantzokia #Ataun

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude