Martxan da Ataungo XV. liburu-azoka digitala

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz ez da urteroko formatuak ospatuko aurtengo liburu-azoka Ataunen, formatu digitala izango du.

Euskal Herriko zenbait herritan bezala, Ataun ere urtero ospatu ohi da liburu eta disko azoka Abenduko bigarren asteburuan. Koronabirusaren pandemiak ordea, murriztu egin ditu ospatu ahal izateko formatuak ordea zentzu bat baina gehiagotan. Ataungo Liburu eta Disko azoka antolakuntza taldeak, azoka digital bezala izendatu nahi izan du 2020eko hau.


Eskariak liburuetadiskoazoka@gmail.com helbide elektronikora eskaera-orria bidaliz edo Ataungo auzo nagusi bakoitzean egongo diren postontzietako batean utziz egin beharko dira. Azokan eskuragarri izango diren liburuak kontsultatu ahal izateko, Ataungo Udalaren webgunean eskuragarri jarri den katalogoari begirada bat eman beharko zaio.


Urtero bezala, Ataungo udalari esker %15eko deskontua izango dugu erosten ditugun liburu guztietan. Eskatutakoak jaso ahal izateko, abenduaren 21, 22 edo 23an San Martin auzoko dantzako lokalera gerturatu beharko da 17:00etatik 19:00etara.


Edizio berri honetan ere, iburu-aurkezpenak ez dira faltan izango:

  • Abenduaren 13an, igandea, 12:00etan Herri Antzokian Monika Arratibelek eta Xabi Etxanizek Laino txiki, egizu negar poliki ipuina aurkeztuko dute.

  • Abenduaren 15ean, asteartea, 19:00etan udaletxeko pleno-aretoan Koldo Alijostesek Bizitzak liburua aurkeztuko du.

  • Abenduaren 18an, ostirala, 18:30ean Herri Antzokian May Gorostiagak Ama Alu Lur antzerki-liburua aurkeztuko du.

  • Abenduaren 19an, larunbata, 12:00etan udaletxeko pleno-aretoan Amaia Telleriak Haize-lekuak eleberriaren inguruko tertulian parte hartuko du.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude