Martxoak 10 eta 11 asteburuko zinema karteldegia

Asteburu honetan bi egun izango ditu herri antzokiko zinema karteldegiak martxoak 8ko grebagatik.
Etxeko txikienek ‘Mary eta sorginaren lorea’ izeneko filma ikusteko aukera izango dute. Lore bitxi baten bidez magia eskola batean murgilduko den gaztearen borrokak kontatuko dira fantasiazko animazio honetan. Helduen ‘La novia del desierto’ izango dute asteburu honetako aukeran. Zaintza lanen inguruan kokatzen gaituen film argentinar saritua, bi emakumeren zuzendaritzapean. Gozatu asteburu honetan ere!